Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak, Etxarri Aranazko Udalak, Emhari taldeak eta Erabilik 'Hariak hitz' brodatu feministak egiteko topaketa antolatu dute martxoaren 23an, larunbata, Etxarri Aranazko plazan.
Brodatu fesminitak egiteko topaketa 10:00etan hasiko da, eta Emhari taldeak Emakumearen Egunaren harira egindako lanen erakusketa mustuko dute. Momentu horretan ere brodatu lantegia edo tailerra hasiko da; bertan puntada batzuk egiten irakatsiko dute, ondorengo topaketan parte hartu ahal izateko. Materiala antolakuntzak jarriko du, eta parte hartzaileek brotxe bat eginen dute. eta 11:30etik 13:00eara brodatzaileen topaketa izanen da. Antolatzaileek aipatu dutenez, bordatzen arituan direnek norberaren proiektua bertan egiteko eraman dezakete, bestela, bertan esaldi bat aukeratu eta hura brodatzeko aukera izanen da. Topaketa amaitzeko Pantxikaren sorpresa izanen da, 13:00etan.
Eguraldi aurreikuspenak direla eta, tailerra eta topaketa Derry tabernan izanen da, eta erakusketa eta Pantxika plazako estalopean. Topaketan parte hartzeko 680 142 007 telefonora Whatsapp bidezko mezua bidali behar da.