Hizketan

"Emakumearen historian brodatuak gauzak kontatzeko, ohiturak mantentzeko eta mezuak gordetzeko erabili izan dira"

Guaixe Irratia 2024ko martxoaren 20a

Martxoaren 23an, larunbata, Hariak hitz Brodatu feministak egiteko topaketa antolatu dute Etxarri Aranazko plazan. Alazne Juaniz Erabiliko eta Emhari taldeko joste irakaslea topaketa gidari izanen da, eta josten edo brodatzen jakin ez arren topaketan parte hartzeko deia egin du.