Mattin Altzelai

"Preferente mailan egotea merezi dugu, eta horretan gaude"

Maider Betelu Ganboa 2024ko mai. 10a, 13:00

Erregionaleko liga irabazteko aukera du Etxarri Aranatz liderrak maiatzaren 12an. Hala izanez gero, Preferenteko igoera fasea errazagoa litzateke. Mattin Altzelai jokalariarendako "San Donaton asko dago jokoan"

Une gozo bezain erabakigarrian dago Etxarri Aranatz. Joan zen urtean jaitsi zen Preferentetik Erregionalera, eta gauzak ongi badoaz, maiatzaren 12an Erregionaleko txapeldun izan daiteke. "Momentu onenean gaude. Bolada ona justu denboraldi bukaeran harrapatu dugu".