San Kiriko joan da, San Adrian etorriko da

Guaixe 2024ko eka. 14a, 11:02

Etxarriarrek herriko patroiaren eguna ospatu zuten, San Kiriko. Andra Mari ermitaren buelta merendatzera elkartu ziren etxarriarrak.

Asko mahaitik jaiki ziren kintoak dantzakia dantzatzen ikustera. Besteak mahaien bueltan segitu zuten, kontu kontari ilunduta ere. Ez zen kanturik entzun ermitaren bueltan. Plazan Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izan zen. Atzokoaren ondoren, etxarriarrak dagoeneko igandeko San Adrian prestatzen hasiak dira.