Heldu dira Etxarri Aranazko festak

Guaixe 2024ko uzt. 30a, 09:31

Abuztuaren 3tik 8ra, larunbatetik ostegunera, ospatuko dituzte festak etxarriarrek. Etxarri-Palestina Elkartasun Taldeak piztuko du suziria. Bezperan, abuztuaren 2an, besteak beste, Aupa Etxarri! ekimenaren kontzertuak izanen dira; abuztuaren 9an EGAk antolatutako Inutillan Eguna izanen da.

Abuztuaren 3an, larunbata, hasiko dira Etxarri Aranazko festak, eta 8ra arte, osteguna, iraunen dute. Hala ere, aurretik ere zer ospatu izanen dute etxarriarrek; abuztuaren 2an, festaurrean, pilota partidua eta Gure Pilota Elkartearen pala partidak eta, gauean, Etxarriko herritarrek antolatutako Howdy Bluegrass eta Gwendal taldeen kontzertuak izanen dira.

Etxarri Aranazko Udalak festetan kontuan izateko zenbait ohar helarazi ditu: Auzateetan alakoholik gabeko edaria ere banatuko da, eta larunbata eta osteguneko txaranga emanaldiak kintoek antolatutakoak dira. Festak berdintasunean ospatzeko deia ere luzatu du udalak, baita "Jarain! eraso sexistarik gabeko Etxarri libre" mezua ere. Bestetik, mozio bidez abuztuaren 3an Sare Herritarrak taldeak deitutako giza kateari babesa azaldu dio, eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbidapena egin die: "Etxarriko eta Euskal Herriko jendartearen gehiengoak salbuespeneko espetxe politika osotasunean bertan behera uzteko aldarrikapena adierazi izan du behin eta berriz, eta Etxarri Aranazko Udalak behin baino gehiagotan onartu izan ditu halako adierazpenak. Horregatik guztiagatik hartu da erabakia" azaltzen da mozioan.

Etxarri Aranazko festak Palestinaren aldeko aldarriarekin abiatuko dira, abuztuaren 3an, 13:00etan, izan ere, udalak Etxarri-Palestina Elkartasun Taldeko kideek festen hasierako suziria piztea erabaki du. Aurretik, Maria Saez de Albeniz alkateak hitza hartuko du eta dantzariek ikurriñari eta Palestinako banderari dantzatuko diete.

Palestinarekin elkartasun taldeak eskertuta dago, "gaur egun gerra krimen izugarria jasaten jarraitzen duen eta Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketa larrien biktima" den herrialdera elkartasuna bidaltzeko 2023ko urrian taldea sortu zutela azaldu dute: "Sinisten genuelako eta sinisten dugulako Palestinak bere burua defendatzeko eta estatu propio baten askatasunez bizitzeko duen eskubide legitimoan, kalera ateratzen gara herriko bizilagunekin batera". Hortaz, herritarren parte hartzea eskertu dute festetako hitzaurrearen bidez. Amaitzeko, taldea irekia dela "eta bertan parte hartu nahi duzuen guztiok ongi etorria izanen zaretela" aipatu dute.

Txupinazoaren aurretik 2023an jaiotako 34 haurrek Etxarri Aranazko zapia jasoko dute, baita euskararen transmisioari eta seme-alabak berdintasunean hezteko materiala jasoko dute ere.

Udalak antolatu dituen ekienen artean XXIX. Play Back lehiaketa dago, abuztuaren 6an, asteartea, arratsaldez eginen dena; ohitura handiko kekimena da. Parte hartzeko kultura@etxarriaranatz.eus helbidean izena eman behar da abuztuaren 6ko 12:30aak arte edo egunean bertan 17:30ean eszenatokian. Musika USB batean aurkeztu behar da, egunean bertan, 18:00etan, eta epaimahaia herriko eragile desberdinez osatuta egonen delajakinarazi du kultur zerbitzuak. Koreografia onenak 100 euroko saria irabaziko du; euskal abesti onenak 100 euro, eta parte hartzen duen talde bakoitzak 25 euro jasoko ditu. Haur, gazte eta helduek parte har dezakete.

Etxarri Aranazko Udalak eta Festa Batzordeak antolatutako egitaraua ez ezik, Etxarriko Gazte Asanbladak ere festetako egitaraua antolatu du, eta abuztuaren 9an Inutillan eguna eginen dute, Desmobilizaziyue etsaien mesede! lelopean.

2024ko Etxarri Aranazko festetako egitaraua

Abuztuak 2 ostirala

Festaurrea

18:00 Pilota partidua:

Xabi Etxebarri – Jokin Olarra / Asier Zubiria – Alain Berastegi.

19:00 Pala partidak, Gure Pilota elkartearen eskutik.

21:15 Aupa Etxarri! kontzertuak, Etxarriarrek antolatuta, plazan: Howdy Bluegrass taldea.

22:30 Gwendal taldea.

Abuztuak 3 larunbata

Etxia! Eguna
EGAren Euskal preso, iheslari, deportatu politiko eta gudarien eguna

09:30 Ehiza ibilbidea, Muxar Ehiztari taldeak antolatuta.

10:00 Festetako futbito txapelketako aurrefinala eta finala, eskolan, EGAk antolatuta.

12:00 2023an jaiotako haurrei zapi banaketa.

13:00 Festa hasierako suziria.

Kalejira Etxarri Aranazko konpartsarekin, Etxarri Aranazko gaiteroekine ta Etztanda txarangarekin.

Photocalla, Festa Batzordeak antolatuta.

13:30 Eztanda txarangarekin kontzertua, plazan.

15:00 Herri bazkaria, plazan, Festa Batzordeak antolatuta.

18:00 Gazte Txarrak txarangarekin kalejira.

18:30 Herri kirolak, frontoian.

Nafarroako herriz herri txapelketaren talde absolutuen hirugarren jardunaldia: Basaburua, Berriozar eta Etxarri Aranazko taldeak.

20:00 Salbea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik, Andra Mari ermitan, Elizak antolatuta.

20:30 Auzatea Hartzabal, Etxe-Azpi, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.

20:30 – 22:00 Trkiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 04:30 Trikiteens taldearkein gaupasa.

Abuztuak 4 igandea

EGAren Arañaz eguna

10:30 Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.

11:30 Auzatea Gure-Etxea elkarteak prestaturik.

12:00 Elite mailako pala partidak:

Juncal Quevedo – Irati Igoa / Amaia Irazustabarrena – Irati Ruiz de Azua.

Ados Pilotaren Udara Caixabank txapelketa:

Arrieta – Mendiburu / Barrokal – Orbegozo

12:300 Etxerriko erraldoiak eta buruhandiak.

13:30 Chuchin Ibañez mariatxien emanaldia.

19:00 – 20:30 Xaibor Tour 2024 haurrendako eta familiendako ikuskizun berria.

20:00 Kostillada, gaztetxean; ondoren, Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa, EGAk antolatuta.

21:00 – 22:00 Xaibor Tour 2024 haurrendako eta familiendako ikuskizun berria.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Pantxo Balbuena musikariaren kontzertua, Festa Batzordeak antolatuta. Ondoren, DJ Koilara & Sardeska.

00:00 DJ Sun & Flow, DJ Deabrukin kolaborazioan, gaztetxean, EGAk antolatuta.

Abuztuak 5 astelehena

Kudrillen eguna

11:30 Auzatea Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Etxarriko buruhandiak eta japoniar bonbak.

Sakana kantuz.

15:00 Herri bazkaria, plazan, Festak Batzordeak antolautta.

17:30 Eleder Magoa haurrendako magia iksukizuna.

18:00 Gaztetxera jaitsiera, EGAk antolatuta.

19:00 Herriari buelta gaztetxetik Zidakos eta Gazte Berriak txarangekin, EGAk antolatuta.

20:00 – 22:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 – 03:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia.

03:00 – 05:00 DJ Expuela, Festa Batzordeak antolatuta.

Abuztuak 6 asteartea

Haurren eguna

11:30 Auzatea, Udaberri elkarteak prestaturik.

11:30 – 13:30 Haurrendako jolas parkea.

13:00 Etxarriko buruhandiak.

Cumbiam ‘Bero taldearen musika emanaldia.

17:00 Futbol plaza txapelketa, kale nagusian.

17:00 – 19:00 Haurrendako jolas parkea.

18:00 XXIX. Play Back txapelketa, plazan.

19:00 Auzate mundiala, Festa Batzordeak antolatuta.

19:30 Karaoke ibiltaria, EGAk antolatuta.

20:00 Rockalean taldearekin musika emanaldia.

21:00 Genozidio galditu! Palestina askatu! elkarretaratzea, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak antolatuta.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Gozategi taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 7 asteazkena

Aittun-Amiñan eguna
EGAren gazte eguna

11:30 Auzatea Hartzabal elkarteak prestaturik.

12:00 Meza, elizak antolatuta.

Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Etxarriko buruhandiak eta bonba japoniarrak.

Bertso saioa, plazan: Miren Artetxe, Aitor Sarriegi, Saioa Alkaiza eta Eneko Lazkoz bertsolariekin; gai jartzailea: Alain Iriarte.

14:30 Aittun-Amiñaan bazkaria, plazakoestalopean.

15:00 Bazkaria, EGAk anatolatuta. Tiketak: Leku Onan, 7 euro.

16:00 Aitor Soinujole eta musikaria.

17:00 Bingoa, gaztetxean, EGAk antolatuta.

18:00 Bonba bat naiz Bea Larrañagaren kale ikuskizuna.

19:00 Matraka Txaranga, EGAk antolatuta.

20:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Kontzertuak, gaztetxean: Bulkada, Harresi eta DJ Fulana taldeak, EGAk antolatuta.

00:00 – 03:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Txupito festa eta DJ Kuki Sistarrak, txoznan, Festa Batzodeak antolatuta.

Abuztuak 8 osteguna

Kintoen eguna

10:00 Dianak Gazte Txarrak txarangarekin; kintoek etxen etxe dirua eskatuko dute, 2024ko kintoek antolatuta.

Munduko Arrozak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak antolatuta.

11:30 Auzatea, kintoek prestaturik.

13:00 Gazte Txarrak txaragaren kontzertua, urteko kintoek antolatuta.

18:30 Kuadrillen olinpiadak, EGAk antolatuta.

19:00 Pintxopotea, Festa Batzordeak antolatuta.

20:00 – 22:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua, plazan, EGAk antolatuta..

22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 9 ostirala

Inutillan eguna, EGAk antolatuta

13:00 Manifestazioa.

15:00 Bazkaria, plazan. Tiketak: Xapateron.

17:00 Indar armatuen erakustaldia.

19:00 Politikoen mitina diputatuen kongresuan, gaztetxean.

23:00 Kontzertuak, plazan: Burutik eta DJ Jambos + DJ Jambas.