Azaroaren 16an, larunbata, 19:30ean, Jose Luis Erdoziak zuzendutako Ai, hau pena nik! filmaren mustutzea izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Hurrengo egunean, azaroaren 17an, igandea, 19:30ean, filmaren emanaldiaren bigarren saioa izanen da ere. Filmak Etxarri Aranazko eta inguruko hizkera berreskuratzea du helburu, eta bi eszena erakusten ditu; emakumezkoena eta gizonezkoena.
Azaroaren 24an, igandea, emanaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean.