egitaraua

Etxarriko txatarren garaia

Guaixe 2025ko ots. 7a, 14:16

2024eko txatarrak. ARTXIBOA

Otsailaren 13an, osteguna, aterako dira lehenengo aldiz aurten txatarrak, Gizakunde egunean; horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, 20an eta 27ean, inauteriei hasiera emanez.

Txatarrekin iritsiko da inauteria Etxarri Aranatzera. Hiru ostegunez aterako dira kintoak txatarrez jantzita: otsailaren 13an, Gizakunde; otsailaren 20an, Andrekunde, eta otsailaren 27an, Garikunde. Gorputzean zaku bat daramate eta aurpegia zapi txuri batekin estalita, batzuek ere kolorezko oihal zintak dituen kapela eramaten dute. Txatarrak begi gorri, urtean behin etorri ohiukatuko diete, eta zigorrak eskutan jendea berotzen ariko dira txatarrak. 19:00ak aldera atera dira.

Etxarri Aranazko inauteriak martxorean 1ean, Zalduniyote, eta 4an, Astearteiyote, egunetan ere ospatuko dira.

2025eko Etxarri Aranazko ihoteak

Otsailak 13 osteguna

Gizakunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Otsailak 20 osteguna

Andrekunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Otsailak 27 osteguna

Garikunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Martxoak 1 larunbata

Zalduniyote
Hiri ihoteak.

Martxoak 4 asteartea

Astearteiyote
Kixkimau Pintoren kalejira eta erretzea.