Astekaria

"Etxarriko azken kontzertua izango dela sentitzen dut"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2025ko mar. 31a, 13:04

Fran Urias Zelanda taldearen kontzertu batean. @IKERGM76

Kontzertu bakoitza "azkena balitz bezala" gozatzen dutela esan du Zelanda taldeko Fran Urias musikari etxarriarrak. Martxoaren 28an Etxarri Aranatzen izan zen. 

2021ean sortu zuen Fran Urias musikari etxarriarrak Zelanda taldea. Bigarren diska kaleratu dute orain: Azkenengo besarkadak. Besteak beste, Gari, La Furia eta Julio Sotoren kolaborazioak ditu, Gaztain estudioten grabatu dute, eta plataforma digitaletan entzun daiteke; fisikoan eskuratzeko aukera dago ere taldearen Instagramaren bidez. Gaur, martxoak 28, 21:00etan, Zelanda zuzenean entzuteko aukera izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Taldearen kontzertuak "artifiziorik gabekoak" diriela esan du Uriasek. 

Hesianen errautsetatik sortu zen Zelanda? 
Handik sortu zen proiektu hau. Ikusi genuenean agortuta zegoela, nik argi neukan beste zerbait egingo nuela. Abestiak sortzen banengoan, eta buruan baneukan zer egin, nola egin eta norekin egin. Dena. Azkenean, oso lotuta daude; baten bukaerak bestearen hasiera ekarri zuen. 

Talde txikia izatetik, talde handi batera pasa zarete, ezta? 
Bai. Hasi ginenean hirukote bezala hasi ginen, nahiz eta argi nuen oholtzaren gainean ez ginela hiru bakarrik igoko. Laukote edo boskotea izango ginen. Eman genuen lehenengo kontzertuan boskotea ginen, beste gitarrista bat eta teklista bat. Ordutk, duela bi urte ingru Maria bigarren ahotsa eta koroak egiten sartu zen, eta sei lagun gaude oholtzaren gainean. Hasieran esan nuen ez nuela nahi talde handi bat izatea koordinatzeko eta abar lan gehiago delako. Azkenean, kopuru antzekoarekin bukatu dut. Joerak joera dira; erortzen gara zulo berdinean. 

Taldekideen artean Xabier Seko altsasuarra dago. 
Pentsatzen egon nintzen duela zenbat hasi ginen musikaren munduan, eta burura datorkidana da Xabi bera. Ibilbide musikala, behintzat eszenatoki gainean, entseguak, rock munduan esan dezakeguna, duela 25 urte inguru, 23 edo 24, hasi ginen. Sakanako taldea egin genuen, Dubet, Xabirekin eta beste batzuekin batera. Urte asko pasa dira. Hesian 2006an hasi zen eta Xabi Seko eta biok geunden proiektu horren sorreran, beste batzuen artea. Xabik Hesian 2013aren inguruan utzi zuen eta gerora noizbehinka elkartzen ginen eta esaten zidan gustatuko litzaiokeela berriz juntatzea zerbait egiteko. Suertatu zen Zelandan hutsune bat egon zela; Anek bigarren umea izan zuen eta ez zuen bere burua ikusten hainbeste martxarekin eta taldea uztea erabaki zuen, eta aukera paregabea ikusi nuen. Bueltatzen gara betiko lekutara. 

Zer nolako kantak egiten ditu Zelandak? Bilakaera izan du?

"Nahi nuen zerbait naturala izatea; une bakoitzak eskatzen zidana egin nuen"

Hasieratik argi izan dudana da ez nuela ezer argi. Nahi nuen zerbait naturala izatea. Gentozen proiektu batetik nahi eta nahi ez daukazunean publiko bat eta ibilbide bat oso zaila dela hortik ateartzea, eta nolabait jendeak espero du hortatik ateartzea. Guri pasatu zitzaigun pixka bat enkasillatuta geundela, aktoreei buruz esaten dena. Rol batean eta musika egiteko modu batean pixka bat enkasillatuta geunden, eta saiatzen baginen hortik ateratzea ere ez zen erraza. Jendeak espero zuen gauza bat eta oso zaila da. Jendeak esaten zuen: "Zenbat dantza Hesianekin!". Nik zenbat saiakera egin nituen estilo hortatik ateratzeko. Ez zen guk nahi genuena, musika dantzagarria; guk nahi genuen rock gehiago. Momentu batean egin genituen abesti batzuk estilo horretakoak izrela, bai enkasillatu ginela. Amorrua ematen dit jendeak hori esaten didanean. Nik nahi nuena zen beste rollo bat; entzutekoa eta ez hainbeste dantzatzekoa. Ez da ezer pasatzen; pozik. Orduan, proiektu honekin esan nuen: "Egin behar dut sudur puntan jartzen zaidana; momentu bakoitzean gorputzak eskatzen didana". Gainera, taldea sortu eta pandemia etorri zen. Aurretik banituen abesti guztiak. Zer esan nahi du horrek? Lokaleko lan guztia alde batera utzi behar izan genuela, momentu oso bero batean geundenean. Abestiak egiten geunden, eta pandemia etorri zen, eta ezin genuen etxetik atera; beraz, ezin zen entseatu. Pentsatu nuen ezin nuela gelditu eta neguan bat-batean atera. Etxeko estudio txikian sartu nintzen eta abestiak nire modura egin nituen programa batzuekin. Orain jende askok erabiltzen dituztela. Programa horrekin egin nuen, eta gogoan daukadana da ordu pila bat sartu nituela. Ez genuen besterik egiteko. Baina momentu bakoitzak eskatzen zidana egin nuen; saiatu nintzen mundutik aldentzen ahalik eta gehien. 

Distantzia pixka bat hartu zenuen? 
Bai. Momentu horretan entzuten ari nintzena eta nire ibilbidea hartu nituen. Hortik joan nintzen. Gero abesti bat modu batekoa zen eta beste bat beste batekoa. Baina pozik nengoen egiten ari nintzenarekin, eta oso pozik eta harro nago egin dudanarekin. Naturaltasuna eta autentikotasuna bilatu dut. Hau da sentitzen dudana eta nahi dudana egiten ari naiz. Bost axola beste guztia. 

Nola joan dira urte hauek?

"Kontzertu bakoitza azkena balitz bezala ematen dugu; gozatzen"

Kontzertuak eman ditugu eta espero genuena izan da. Erritmo lasaia batean, hipotekatu gabe asteburuero. Azkenean, bizitzako beste momentu batean gaude. Beste lehentasun batzuk dauzkagu. Nahi dugun lekuan eta pozik gaude. Nora goazen gehiegi pentsatu gabe. Kontzertu bakoitza azkena balitz bezala ematen dugu. Momentu honetan bi kontzertu ditugu, eta esaten dugu: igual azkena da.  

Beste modu batera egiten duzue musika?
Musika mundua beti izan da zaila gauzak egitea. Esaten digute: Hesianekin hasi zinetenean oso ongi zeudeten. Baina gu hasi ginenean ez genuen inolako famarik eta bagenituen kontzertu pila bat. Nik uste talde gutxiago geundela eta jotzeko leku gehiago. Gaztetxeak oso presente zeuden ere. Gaur egun badaude, ez dut ezetz esango, baina indar pixka bat galdu da edo beste gauza batzuk egiten dira. Aretoetan jotzea ez zen hain garestia, argi esten. Gaur egun aretoetan jotzeko beste hipoteka batean sartu behar zara. Tabernetan ere, Etxarrinberta, prest egoten ziren. Baina taberna baterako sekulako esfortzua da eta agian jendea ez da hainbeste ateratzen. Ohiturak aldatu dira. Guri dagokigun aldean konpliatu da gaia; ez dugu eskatzen katxea eta ez da erraza jotzea; ez da batere erraza. Kontzertu hauek ditugu, goazen gazatzera azkena izango balira bezala. Horrela bizitzen ditugu. 

Zer daukazue esku artean? 
Etxarrikoa gaur eta beste bat Lemoan apirilaren 4an, orain bizi naizen herrian. Jaioterria eta oraintxe bizi naizen herrian; biak kultur etxean. 

Nolakoak dira zuen zuzenekoak? 
Ohitu gara kultur etxearen formatu horretara. Pandemiarekin hasi ziren formatu horretako kontzertuak. Nolabait hasi zen onartzen rock talde bateko horrelako formatu batean jotzean, ez zelako besterik; pausu hori eman zen. Hainbat kontzertu eman ditugu horrela. Goxotasun eta konexio oso berezia sortzen da horrelako lekuetan. Gu gentozen plazetako girtoik eta plazetako gira bada oso bestelakoa. Normalean jende askoz gehiago dago, baina jendea beste gauzatara dago. Badago jendea kontzertura doana, baina beste batzuk hortik pasatzen ari ziren, gelditzen dira, eta badoaz. Aukeratu beharko banu, jende gutxiago etortzea hau entzutera aukeratu nuke. Hori nahi du, eta ez ari zela hemendik pasatzen eta gelditzen dela. Badaukala bere xarma ere eta momenturen batean hori ere behar duzu, ezagutera emateko. Ikusteko ezagutzen ez duzun talde hori eta entzutea eta gustatzen hastea. Baina edukitzea aurrean zu ikustera joan den jendea polita da ere. Bost pertsona daude, baina benetan nahi dutenak joan dira kontzertura.

"Gaur egun nahiko originala den zerbait eskaintzen dugu; musika egiten dugu"

Eskaintzen dugu gaur egun nahiko originala den zerbait: musika talde bat bakarrik musika egiten duena. Gaur egun ez da nolanahikoa; originala da. Ohitu gara musika ere beste plano batean sartzen, artistak bates plano batzuetan sartzen. Espektakuluak, performancea, dantzak, jantziak... Fokua leku gehiagotan jartzen da. Oraindik badira talde klasikoak, baina kontzertu batera zoaz eta funtzionatzen duten taldeek fokua beste tokietan jartzen duten ere. Duela gutxi estilo horren inguruko kritika bat entzun nuen, eta esaten zuen: "Zaila dauka bakarrik musika egiten duen talde batek". Kontraesan bat da. Musikari batek musika bakarrik egiten badu, ez dauka erraza. Zer egin behar du orduan? Nik nire burua horretan ikusten dut; musika egiten ikusten dut. Ez dut ikusten gaur egun arrakasta bat izateko egin behar diren gauzak egiten; ez naiz hasiko dantzan. Ez daukat asmorik mozorrtzeko edo desberdin janzteko. Guk eskaini nahi dugu hau da. Bi disko ditugu, egiten ditugun gauzak, gure iritziz, oso duinak, entzungarriak eta profesionalak dira. Oso harro gaude, eta hori nahi dugu erakutsi: musika. Begiak itxita ere egokia edo alaia izan daitekeena. 

Dena dela, zenbait bideoklip ere egin dituzue. 
Hor ere garapen bat ikusi dut. Hesianekin hasi ginenean ez genituen bideoklipak egiten. Ez zegoen plataforma bat erakusteko. Jendeak bideoklipa egiten zuen eta non ikus zitekeen? Edo erosten zenuen bideoan ikusteko edo telebista toki batzuk zeuden; Joseina Etxeberriak adibidez bazuen programa bat eta hor jartzen zituzten. Baina ez zen hain ohikoa. Baina momentu batetik bestera Youtube sortu zenetik, bihurtu zen zerbait bai edo bai egin behar dena. Hor zaude edo ez zaude. Musikari gehiago zabaltzeko euskarri bat ematen diozu. Nik ere esaten dut bideoklipak ateratzeko, baina diskoaren portadarekin nahikoa dela esaten diet; beste bide bat aldarrikatzen dut. Baina konbentzitu nindutena. Niri gustatzen zait musikariak jotzen agertzea, saiatzen naiz ahalik eta naturalena izaten. 

Nolakoa izango da Etxarriko kontzertua?
Bigarren haurra datorkit eta bizitza konplikatuko da bider hiru edo bider lau. Izan daiteke Etxarriko eszenatoki batera modu honetan igotzen naizen azken aldia. Seguruenik egongo da zerbait joko dudala, baina nire talde batekin eta horrelako moduan agian azkenengo aldia da. Niretako oso brezia izango da. Batzuetan taldeek gehiago saltzeko esaten dute hori, baina sentitzen dut azkena izan daitekeela. Ikusten ari naiz bizitza beste fase batean sartzen ari dela.