Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak Jostailugilea ipuin musikatua eta kontzertua emanan du ekainaren 22an, igandea, 18:30ean, Andra Mari baselizako zelaian. "Aldatzeagatik" aurten zerbait berezia prestatzen zuten, eta Josu Elberdinen ipuin musikatua egin zuten lehendabiziko aldiz. Lakuntzako kultur etxean mustu ondoren, herrian eginen dute ikasturtea bukatzeko.
Bestetik, Abesbatza Txikia datorren ikasturtean izen emateko epea zabalik dago, eta horretarako abesbatzak sareetan jarri duen helbidean dagoen galdetegia bete behar da. Abesbatza Txikia 6 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteendako da. Entseguak astean behin izaten dira, ostiraletan, eta ordu bateko iraupena izaten dute. corotxikis@gmail.com helbidera informazio gehiago eska daiteke. Gaur egun hamasei gaztetxok parte hartzen dute.