Sakanako bizikleta bide sarea Etxarrin itxura hartzen ari da

Guaixe 2025eko uztailaren 30a

Herrira arteko bidea eta Lizarragako lotura egiten ari dira.

Sakanako bizikleta bide sareak bi lan nagusi ditu Etxarri Aranatzen. Alde batetik, herrira iristea. Hori garai bateko errepide zaharra erabiliz eginen da, Utzubar industrialde paretik Eraga dermioraino iristen dena. Handik herrira iristeko NA-2410 errepidearen hegoaldean 200 bat metroko luzera duen bidea zabaldu dute, errotonda ondoko aparkalekuraino iristen dena. Azken hori mendebaldetik inguratzen du. Ondorioz, aparkalekua txikiagoa izanen da. 

Bestalde, bizikleta bide sareko adarretako batek Etxarri Aranatz eta Lizarraga lotzen ditu. Etxarriko Euntzea dermiotik Lizarragako Astarategietako bidera arteko bide berria egin da, 650 bat metroko luzerakoa.