Mendi lasterketak

Garin eta Etxegarai, mende erdiko izenak

Maider Betelu Ganboa 2025eko urriaren 13a

Korrikalari gehienak sakandarrak ziren, etxarriarrak bereziki.

Etxarri Aranazko ferietako 50. Mendira Joan Etorrian 128 korrikalarik hartu zuten parte, gehienak sakandarrak, bereziki etxarriarrak. Ez zen errekorrik apurtu. Aritz Munarriz eta Eneritz Karasatorre izan ziren lehen sakandarrak

Etxarri Aranazko Udaberri elkarteak antolatutako Mendira Joan Etorriak data berezia bete zuen urriaren 5ean: mende erdia, 50 urte. Urteurren seinalatu honetan 128 korrikalarik hartu zuten irteera. Lasterketa abiatu baino lehen, ordea, omenaldietarako tartea izan zen. Lasterketa abiatzeko zinta Miguel Ulaiarrek moztu zuen, urte hauetan guztietan Udaberrin antolakuntzan aritu diren boluntarioen ordezkari gisa. Halaber, aurreskua dantzatu zen, Ulaiarrez gain, Nafarroako Mendi Federazioko presidente Miren Eizmendi, Etxarri Aranazko alkate Maria Saez de Albeniz, Jon Orella eta Maialen Larraza bertan ziren, azken hauek lasterketaren etorkizuna islatzen zutela. 

10 km esplosibo
Ferietan murgilduta zegoen plazatik abiatuta, Etxarriko portutik mendi puntara igotzea eta handik jaistea zegoen jokoan (10 km, 570 m +). Lasterketa motza da, baino esplosiboa. Hori zioten, bederen, korrikalariek. Proba hasi zenerako ateri zegoen, baina hezetasuna eta hotza izan ziren nagusi. 

Eneko Garin billabonarra (46:51) izan zen txapelduna, Ibai Primicia antsoaindarraren aurretik (47:39). Hirugarren Aritz Munarriz etxarriarra izan zen (47:53). Munarriz bigarren igo zen mendira, hasieratik aurrean kokatu zen Garinen atzetik, baina jaisterakoan Primiciak gainditu zuen. Lehen beteranoa Mikel Beunza izan zen, helmugan laugarren (48:28).

Garin abizena aski ezaguna da Etxarrin. Hain zuzen ere, Eneko Garinen osaba Peiok 1985ean 43:02 denboran ezarri zuen Joan Etorriaren errekorra, sei urte beranduago haren anaia Juan Marik 42:50-ean gainditu zuena, ordutik gainditu ez den marka. "Osabengatik ezagutzen nuen lasterketa. Asfaltokoa naizenez, halako batekin hasi nahi nuen mendian, proba motz eta esplosibo batekin". Bere lehen saiakera ezin hobe atera zitzaion.

Emakumezkoetan, Ainhoa Etxegarai beratarra (57:22) gailendu zen bere lehen parte hartzean, Eneritz Karasatorre etxarriarraren (59:06) aurretik. Ez zuen errekorra apurtu (Maria Ordoñez, 51:28, 2022). Maite Beregaña uharte arakildarra izan zen hirugarren, eta lehen beteranoa (1:00:10).

Sakandarrak (10 km, 570 m+)
Gizonak
1. Eneko Garin 46:51
3. Aritz Munarriz 47:53
5. Jon Gil 48:46
6. Adrian Martinez 49:11
10. Ander Iraizoz 50:30
12. Iraitz Goñi 50:57
14. David Caballe 51:09
15. Iñaki Garmendia 51:31
16. Alberto Martinez 51:36
17. Andoni Goikoetxea 51:40
19. Ander Galarza 52:26
21. Joseba Galarza 52:53
23. Jon Mendia 53:24
25. Joxeja Maiza 53:36
26. Ander Unzurrunzaga G. 53:42
32. Aimar Araña 55:27
34. Alber Razkin 55:30
35. Ander Unzurrunzaga I. 56:16
36. Mikel Perez Eulate 56:19
37. Adrian Claver 56:44
38. Julen Fuentes 57:04
39. Kimetz Garde 57:20
42. Ioseba Iza 58:04
44. Carlos Mañeru 58:43
45. Iker Eraso 58:44
48. Jon Orella 59:02
50. Joanes Mikeo 1:00:01
52. Jon Unai Gonzalez 1:00:20
54. Mikel Galarza 1:00:48
57. Ivan L. De Sabando 1:01:08
58. Bernardo Garziandia 1:01:26
59. Unai Satrustegi 1:01:26
61. Josu Gilen Hualde 1:01:38
63. Egoitz Aldaz 1:01:53
64. Jon Igoa 1:02:35
65. Fran Araña 1:02:43
67. Julen Luis 1:02:51
69. Marcos Jose Rocha 1:03:06
70. Ibon Ubeda 1:03:07
71. Oihan Artieda 1:03:15
74. Kevin Rai Sanchez 1:04:28
77. Iban Verdugo 1:04:57
78. Aritz Irigoien 1:05:09
79. Araitz Jaka 1:05:11
81. Alfredo Estrada 1:05:27
84. Ismael L. de Goik. 1:05:55
87. Unai Artieda 1:06:16
88. Patxi Arakama 1:06:17
92. Javi Beloki 1:06:56
95. Alex Gonzalez 1:07:28
99. Alex Uncilla 1:07:56
103. Josema Leitza 1:08:29
109. J. A. Salgado 1:09:27
113. Iñigo Orradre 1:14:29
116. Ioni Araña 1:15:34
120. Juan Luis Maiza 1:17:31
123. Agustin Larraza 1:17:37
125. Patxi Atxa 1:18:18

Emakumeak
40. Ainhoa Etxegarai 57:22
49. Eneritz Karasatorre 59:06
51. Maite Beregaña 1:00:10
66. Andrea Aristu 1:02:48
75. Maite Zabaleta 1:04:35
93. Uxue Seminario 1:07:07
94. Leire Igea 1:07:18
97. Sarabe Arakama 1:07:46
101. Ainara Galarza 1:08:16
102. Maria Goikoetxea 1:08:24
110. Zuriñe Argüelles 1:09:41
112. Erkuden S. Martin 1:11:07
114. Maite Urriza 1:14:30
119. Andrea Razkin 1:17:19
121. Leire Maiza 1:17:31
122. Maialen Larraza 1:17:37
124. Oihana Ganuza 1:17:59

 

Erlazionatuak

Mende erdia joan-etorrian

Mikel Etxaiz San Roman urr 09 Etxarri Aranatz