egitaraua

Heldu dira txatarrak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

2025eko Etxarri Aranazko txatarrak. ARTXIBOA

Ibeltzaren 29an, osteguna, gizakunde ospatuko dute Etxarri Aranatzen, eta aurten lehenengo aldiz aterkao dira txatarrak. Horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, otsailaren 5ean eta 12an, inauteriei hasiera emanez. 

Txatarrek hasiera emanen diote Etxarri Aranazko ihoteei, ilbeltzaren 29an. Hiru ostegunez aterako dira kintoak txatarrez jantzita: ilbeltzaren 29an, Gizakunde; otsailaren 5ean, Andrekunde, eta otsailaren 12an, Garikunde. Gorputzean zaku bat daramate eta aurpegia zapi txuri batekin estalita, batzuek ere kolorezko oihal zintak dituen kapela eramaten dute. Txatarrak begi gorri, urtean behin etorri ohiukatuko diete, eta zigorrak eskutan jendea berotzen ariko dira txatarrak. 19:00ak aldera atera dira.

Etxarri Aranazko inauteriak otsailaren 14an,  Zalduniyote, eta otsailaren 17an, Astearteiyote, egunetan ere ospatuko dira.

2026eko Etxarri Aranazko ihoteak

Ilbeltzak 29 osteguna

Gizakunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Otsailak 5 osteguna

Andrekunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Otsailak 12 osteguna

Garikunde
19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira.

Otsailak 14 larunbata

Zalduniyote
Hiri ihoteak.

Otsailak 17 asteartea

Astearteiyote
Kixkimau Pintoren kalejira eta erretzea.