Azken ostegunetan txatarren aurretik ihes egin ondoren, zalduniyote eta astearteiyote egunak ospatuko dituzte Etxarri Arantzen, otsailaren 14an eta 17an. Larunbatean hiri ihoteak ospatuko dituzte eta EGAk antolatutako mozorro eta dantza lehiaketa izanen da, plazan; sariak egonen dira. Asteartean Kixkimau Pinttorekin kalejira egin ondoren, plazako zelaian erreko dute, inauteri ospakizunea amaiera emanez.
2026ko Etxarri Aranazko inauteriak
Otsailak 14 larunbata
ZALDUNIYOTE EDO HIRI IHOTEA
12:30 Haurrandako jolasak, kintoen eskutik.
13:00 Etxarri kantuz, herritik zehar, eta Derry, Xapatero eta Leku Ona tabernen eskutik auzatea.
19:30 Mozorro eta dantza lehiaketa, EGAk antolatuta, plazan. Sariak: helduak, txapan eta Lekun Ona tabernarako 50 euroko bonoa; gazteak, gozokiak.
20:00 – 22:30 Musika, plazan.
23:30 – 02:00 Txumasketa DJa, plazan.
00:00 Txupito bereziak eta DJCrocs, EGAk antolatuta, gaztetxean.
Otsailak 17 asteartea
ASTIERTEIYOTE EDO HERRI IHOTEA
10:00 – 14:30 Eztanda txarangarekin kalejira, kintoen eskutik.
12:00 Organik kale antzerkia.
13:30 Eztanda txarangaren kontzertua eta txarrikume eta arkumearen zozketa, kintoen eskutik, plazan.
17:30 Txokolate jatea.
17:30 – 21:00 Mikeltxi DJa.
19:00 Kixkimau Pinttoren segizioa kalez kale, txistular eta Kixkimau Pintto erraldoiarekin, EGAk antolatuta.
Ondoren, Kixkimau Pinttoren erretzea, EGAk antolatuta, plazako zelaian.