Gizakunde, andrekunde eta garikunde. Etxarri Aranazko ihoteetako lehen hiru egunak, ostegunak. Txatarrak atera dira hiruetan eta zigorra eskuan haur eta gazteen atzetik ibili dira haiek belaunetik behera berotzen. Zigorraren "xarma" ez jasotzeko flexioak edo sentadillak eginarazi zieten. Eta ariketa egin ondoren alde egiteko segundo gutxi batzuk ematen zieten. Txatarrak erakarrita, plaza bete zen. Eta jende ugari izan zen, eta taloak dastatzeko aukera izan zuten. Txatarrak heldu den urtera arte agur esan zuten, baina haiek gorpuztu zituzten kintoak ondoren afaria eta parranda egin zuten.