Etxarri Aranazko kale Nagusiko 75. zenbakian komentua dute Sortzez Garbiaren kongregazioko mojek. Bart komentuko sarrerako ateko sei kristaletako hiru hautsi dituzte. Horretarako, obrak seinaleztatzeko konoa erabili dute. Ez da lehen aldia parranda giroan eraikin horren kontra egin dutena. Esaterako, abenduko lehen asteburuan etxearen kontra basoak eta botilak bota zituzten.