Zabalari buruzko dokumentala finantzatzeko diru bilketa hasi dute

Guaixe 2026ko apirilaren 1a

Josu Zabala Salegi. UTZITAKOA

Haren heriotza isiltasunera, ahanzturara edo behin betikotzat aurkeztu den bertsio bakar batera mugatuta gera ez dadin sortuko dute ikus-entzunezkoa.

Josu Zabala Salegiren, Basajaunen, heriotzari, haren inguruan bizirik dirauen memoriari eta haren kasuaren inguruan oraindik irekita dauden galderei buruzko dokumentala egitekoa da Aitor Karasatorre Muguruza. Ikerketan eta memorian oinarri sendoa duen sorkuntza dokumental luzea egiteko asmoa dute. Ikus-entzunezkoak dokumentazio-lana, tratamendu zinematografikoa eta esku-hartze kulturalerako borondatea uztartzen ditu. 

Dokumentala egiteko Internet bidezko mikromezenazgo kanpaina martxan jarri dute goteo.org webgunearen bidez. Gutxienez 7.400 euro lortu nahi lituzkete kanpainaren bidez, baina kopuru hobe ezina 23.000 euro lirateke. Dokumentala egiten lagundu nahi dutenek honako kopuruetako bat emateko aukera izanen du: 10, 25, 35, 50, 150, 300 eta 1.000 euro. Dohaintza motaren arabera, trukean zerbait jasoko du emaileak. Ekarpena egin nahi duenak labur.eus/iwlupnfa webgunearen bidez egin dezake.