Ur sarea sektoreka banatzen hasita

Guaixe 2026ko apirilaren 15a

Etxarriko iturria. ARTXIBOA

Besteak beste etxeetako kontagailuak aldatu behar dituzte. 

Etxarri Aranazko Udalak ur sarearen telekudeaketa egiteko gailuak jarri, ur sarea sektorizatu eta urrutitik irakur daitezkeen ur kontagailuak jarri nahi ditu. Udalak jakinarazi duenez, Ciaqua Gestion del Agua SM enpresako langileak etxez-etxe ibiliko dira kontagailuak aldatzen. Enpresak lanaren truke 384.321,17 euro (BEZ barne) jasoko du. Bestalde, lanak direla eta, udalak aurreratu du ur horniduran mozketak izanen direla. Horien berri ahal duen aurrerapen guztiarekin emanen duela jakinarazi du udalak. 

Erlazionatuak