Zabalarekin zer gertatu zen argitu nahi duen ekimena aurkeztu dute

Guaixe 2026ko apirilaren 20a

Ekimenarekin ETAko kidea desagertuta egon zen lau egunetan zer pasatu zen argitu nahi dute. 

Egia ilunpetik argira herri ekimena Etxarri Aranazko plazan aurkeztu zuten apirilaren 19an. Ekimen horretako kideek Josu Zabala Salegirekin, Basajaunekin, zer gertatu zen argitu nahi dute. Eta horretarako ikerketa abiarazi dute Pako Aristi idazlearekin eta kazetariarekin eta Oñatiko Gure Bazterrak elkartearekin. Horrekin batera, Aitor Karasatorre Muguruzak dokumentala eginen du. 

Zabala 1997ko martxoaren 27an hilik agertu zen Itziarko Mendata puntan. Bertsio ofizialaren arabera suizidatu egin zen. Bertsio hori hasieratik baztertu du familiak. Zabala ETAko kidea zen eta Bilboko Tortilla tabernan hitzordua zuen martxoaren 23an, igandea. Ez zen agertu. Igandetik hilik agertu zen ostegunera zer gertatu zen argitu nahi dute ekimenarekin. 

Egun haietan Zabala ikusi zutenek edo zerbait dakitenek basajaun1997@gmail.com eposta helbidera idatzi edo 655 836 183 telefono zenbakira hots egin dezakete. Dokumentala finantzatzeko, berriz, crowdfunding-kanpaina bat dago martxan: https//eu.goteo.org/Project/basajaun-1997-en-busca-de-la-verdad eta ES04 3035 0116 92 1160027007 kontu korrontea zabaldu dute da. Bizum 13976 kodea, Ilunpetik Argira elkartea.