Zugarreta kaleko garaje batean izandako leherketaren ondorioz bost etxarriar hil ziren: Saturnino Luis Erdozia, Jose Luis Luis Tabar, Maria Gloria Pejenaute Pejenaute, Segundo Maiza Beltza eta Jesus Miguel Zeberio Maiza. Militarrek maniobren ondoren Andian mendian kargatuta utzitako mortero granada batek eragin zuen leherketa. Hura gogoratzeko etxarriar talde batek eta Egiari Zor fundazioak ekitaldia antolatu zuten. Hildako bost etxarriarrendako erakundeen aitortza eskatu zuten.