egitaraua

Etxarriko Ferietan, herriko aziendako 116 buru

Guaixe

Azienda erakusketak jende mordoa erakartzen du. ARTXIBOA

Urriaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Etxarri Aranazko feriak. Bezperan, ostiralean, EGAk antolatutako musika saioa izanen da ere. Igandea goizean artisau eta ekoizleen azoka, Mendira Joan Etorria lasterketa eta beste izanen dira, plazan. 

Joan zen mendeko 70eko hamarkadara arte festak izan zirenak feriak dira gaur egun Etxarri Aranatzen, eta urriaren 3 eta 4ko asteburua, feria asteburua da. Larunbat eguerditik igande iluntzera arte zer ikusi eta zerekin goza izanen da bertan. Urtero moduan Etxarri Aranazko aziendaren erakusketa eginen da plazan larunbat arratsaldean. Abereak ikusten jendetza elkartzen da urtero. Guztira 116 buru izanen dira ikusgai. Saldo handiena behorrek osatuko dute, 47 buru. 20 latxa ardi izanen dira ikusgai, eta ahuntzen taldea 18koa izanen da. Gainera, hamabost behi erakutsiko dituzte herriko abeltzainek. Horietaz aparte, sei asto, bost sasiardi eta bost txerri ere izanen dira azienda erakusketan ikusgai. Larunbateko egitaraua auzateak eta plazako dantzaldiak osatuko dute. 

Igandean plazan animazio handia izanen da goizean goizetik. Batetik, ekoizleek eta artisauek beraien salmahaiak jarri eta beraien produktuen salmenta eginen dute. Artisauen mahaietan bitxiak, artilezko produktuak, kamisetak, poltsak, pilotak eta beste egonen dira salgai. Ekoizleen postuetan, berriz, barazkiak, eztia, ardoa, gazta, ogia, pasta eta beste izanen dira. Goizean 22. Sakanako artzainen gazta txapelketa jokatuko da, eta Mendira Joan Etorria lasterketa ere bai. Goizari soinu banda Sakana Kantuz taldeko abeslariek jarriko diote. 

Arratsaldeko eskaintza frontoiaren eta plazaren artean banatzen da. Batean pilota jaialdia izanen da. Bestean disko jartzaileak musika eskainiko du. 

Etxarriko Gazte Asanbladak ere egitaraua antolatu du, eta ostiralean hasiko dira ospakizunekin. 

2026ko Etxarri Aranazko Feriak

Ostirala 2

23:00 Tekno gaua, EGAk antolatuta, gaztetxean: Morti, Korenn, Guridi, SLNS eta Luk.

Larunbata 3

12:00 Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa.

16:00 – 19:00 Kantauri jolas kooperatiboak Jokairen eskutik.

16:00 – 20:00 Etxarriko Animalien erakusketa.

17:00 Talo tailerra Saralegitarrekin.

19:30 Auzatea Karrikestu elkartearen eskutik.

20:00 Salbea, elizak antolatuta.

20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

22:00 II. Mozkor Olinpiadak, EGAk antolatuta, gaztetxean (oharra: egunean bertan izena eman daiteke).

23:30 – 02:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

00:00 DJ Haizeta.

Igandea 4

10:00 – 14:00 Ekoizle eta artisauen azoka.

10:30 Korrikalariak animatzera, EGAk deituta, Mayetzeko sarreran.

11:00 LI. Mendira Joan Etorria, Udaberri Elkarteak antolatuta: 10 kilometroko distantzia,50 metroko gorabehera (oharra: dortsal banaketa egunean bertan, 09:00etatik 10:00etara).

11:15 Auzatea Larañeta elkartearen eskutik.

11:00 Sakanako Artzaien XXII. Gazta Txapelketa.

12:00 Palestinaren aldeko margo erakusketa eta zozketa, Etxarri Palestina elkartasun taldeak antolatuta.

13:00 Sakana Kantuz, herrian zehar.

18:00 Pilota partiduak, Euskalerriari frontoian.

Gure Pilota Elkartea:
Harri Huizi – Aiur Gonzalo / Aiur Lakuntza – Pello Otxagabia; III.

Open bikote profesionalen final aurreko partidua:
Uribe – Arbizu / Prado – Merino edo Etxebarria II – Oliden
Aldaregia – Obergozo / Barrokal – Arrastia.

18:00 – 21:00 DJ Mikeltxi musika eta animazioa.

21:00 Zezensuzkoa.