Futbola

Asier Urkia, atzera ere Euskal Selekzioan

Guaixe

Partida amaieran "Txoria txori" kantatu zuten zaleekin batera. EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA

Osasuna taldeko fisioterapeuta etxarriarra Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Euskal Selekzioko talde teknikoan aritu zen fisioterapeuta.

Euskal Selekzioak eta Venezuelak azaroaren 14an San Mamesen jokatu zuten lagunarteko partidaren inguruan sortutako festaren oihartzuna oraindik ez da amaitu. Bilbon giro aparta izan zen goizetik hasita, eta bertaratutakoek ederki pasa zuten, tartean sakandar askok. Mikel Jauregizarrek sartutako golari esker 1-0 irabazi zuen Euskal Selekzioak eta garaipena lortuta, egun ezin borobilagoa izan zen euskal zaleendako. 

Euskal selekzioko talde teknikoko buru Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea da. Bere lan taldean, beste behin, Asier Urkia fisioterapeuta etxarriarra aritu da, Osasuna eta Euskal Selekzioko fisioterapeuta. Etxarriarra hirugarrenez aritu izan da selekzioarekin eta sarritan azaldu izan duen moduan, selekzioaren deia jasotzea “berezia” da, “oso gustura” egiten duen lana. Halaber, jokalari eta teknikari guztiek selekzioan jokatzeko hartzen duten “ardura” nabarmentzen du, eta zaleen “berotasuna”. 

Erlazionatuak