Hilerriko paretarenak egin du

Guaixe 2019ko abe. 23a, 10:32

Etxeberriko kanposantuaren ikuspegia.

Mugitzen ari da eta mantentze lanek ez dute hura hondatzea eragotzi. Bota eginen dute.

Etxeberriko Kontzejuak urteak daramatza kanposantuko pareta batean mantentze lanak egiten. Basoan sartuta dago hilerria eta pareta hori mugitu eta zartatzen da. Baina erortzear dago. Javier Martija Etxarri kontzeju-buruak esan digunez pareta botatzea erabaki dute. Horretarako aurki makina bat alokatuko dute eta harekin botako dute pareta. Ondoren kanposantuaren zati hori hesiekin itxiko dute. 

Martijak argitu digunez, “udaberri aldera, martxoan, pareta auzolanean jasoko dugu. Dugun materiala ikusiko du kisusgile batek eta horren arabera pareta jasotzeko aurrekontua handiagoa edo txikiagoa izanen da”. Kontzeju-etxeko teilatua berritu zuen Etxeberriko Kontzejuak joan den urtean eta horrek kontuetan zuloa sortu zuen, horregatik, auzolanean ariko dira hilerria konpontzeko. 

Erlazionatuak