Pello Garcia

"Gurea herrien arteko futbol txapelketarik xumeena da. Zalduaren ateak beti zabalik daude"

Maider Betelu Ganboa 2022ko mar. 25a, 12:30

Larunbatean Arakilgo Zaldua taldeak eta Unzitik Elomendiko 50. Urteurreneko Trofeoa jokatuko dute Sarrigurenen, salestarretan, 11:30ean

Arakilgo Zaldua futbol taldeak 37 urte daramatza Elomendiko Futbol Txapelketan parte hartzen. Pello Garcia Aizpun Zalduako jokalari izan da 30 urtez, Zalduako arduraduna da eta Elomendiko Futbol Txapelketako antolatzaileetako bat. Nafarroako herrien arteko futbol txapelketa xumeenaren nondik norakoak eman ditu Garciak. "Zalduan edonori futbolean aritzeko aukera ematen diogu, bakoitzak ahal duen moduan. Gure taldearen ateak beti zabalik daude" nabarmendu du.

Erlazionatuak

Zaldua, futbol xumean handi

Maider Betelu Ganboa 2022 mar 30 Arakil   Etxeberri