Bere 15. urteurrena ospatzeko Lacturalek 500 pertsona baino gehiago bildu zituen Iruñean egindako ekitaldi batean. Esneki enpresak era horretan eskerrak eman nahi izan zizkien Lacturale osatzen duten pertsona guztiei: abeltzainei, esnezaleei, makilatzaileei, banatzaileei, dendei eta abarri, baita kontsumitzaileei ere. Juanma Garro abeltzain eta Lacturaleko presidenteak ongietorria eta eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei. Lacturaleko abeltzainek enpresaren ibilbideko mugarri berezienak kontatu zituzten.
Julian Iantzik aurkeztu ekitaldian hainbat pertsona ezagunek parte hartu zuten: Patxi Puñal eta Oier Sanjurjo futbol jokalari izandakoak, Javier Diaz sukaldaria, Migeltxo Saralegi 2008an Lacturaleko lehen iragarkian parte hartu zuenak... Azken horrek Lacturalek parte hartzen duen klub eta erakundeetako hainbat ordezkariren arteko sokatira apustua zuzendu zuen.
Ignacio Ugaldek, Aneleko presidenteak, lehen sektoreak egiten duen lan soziala goraipatu zuen eta, horregatik, elikagaien ekoizpen kate osoari duintasunez ordaintzearen garrantzia azpimarratu zuen. Azkenik, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak lehen sektorearen garrantzia eta tokiko eta kalitatezko produktuen aldeko apustua azpimarratu ditu.
Aldaketa
Esneki enpresaren bazkideen ezohiko batzar nagusiak enpresari lege izaera aldatzea erabaki zuten garilaren 28an. Lacturale 685 NA Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate izatetik erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzera pasa zen enpresa. Ordutik, Lacturale Ganaderías, SL izena du.