Hiriberriarrak urtero Aralarko Albi zelaira joaten dira eta han bazkaltzen dute. Hilaren 9an joatekoak ziren, baina eguraldiagatik biharko egunera atzeratuko dute. Aralarrerantz 08:30ean abiatuko dira iturritik. Berastegiko arrateko magaletik mendira igo eta Ata ibarretik eta Artxueta atzetik joanez iritsiko dira Albiko zelaira. 13:00ak baino lehen iritsiko dira Albira eta han prestatuta egonen den paella-jana eginen dute. Bazkalondoan ere musika doinuak izanen dituzte. Herrira autoetan jaitsiko dira.
Eta herrian segituko dute ospakizunek. Haien erdigunea Txitera elkartea eta inguruak izanen dira. Haurrek jasotako agotza eta basoko egurrekin 20:00ak aldera sua piztuko dute gainean saltoka ibiltzeko. Ordu bat geroago elkarteko zuzendaritzako kideek mandarrak jantzi eta txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatuko dituzte.