Txitera elkartea da udako solstizioko ospakizunen erdigunea. Igande arratsaldean han elkartuko dira hiriberriarrak. Goizean haurrak agotza eta egurra jasoko dituzte, haiek pilatu eta su emateko prestatuta utziko dute. 20:00etan sua piztuko dute haren gainean saltoka ibiltzeko. Txitera elkarteko zuzendaritzako kideak jatekoak prestatzen hasiko dira 21:00ak aldera. Menua txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatuko dituzte.