Markesina berria jarrita

Guaixe 2021ko eka. 24a, 09:01

Maiatzean jarri zuten eta zaharra auzolanean kenduko dute hiriberriarrek.

Goialde kaleko 1. zenbaki ondotik kale bereko 8. zenbakiaren parera lekualdatu da Hiriberri Arakilgo autobus geltokia. Orain arte zegoena bihurgune baten erdian zegoen eta autobusak gelditzen baziren, haiek aurreratzeko gainontzeko gidarien ikuspegia itxi eta segurtasun arazoak sortzen ziren. Horregatik, Goialde eta Eskolarantz kaleen bidegurutze ondoan jarri dute autobus geltoki berria, kale zuzen batean. Nafarroako Gobernuaren Garraio Zerbitzuak han espaloi zabal bat egin zuen eta Arakilgo Udalak jarri du Garziandia zurgindegian egindako markesina. Horretara 3.500 bat euro bideratu ditu. 

Erlazionatuak