Garizuma betean, ihoteak ospatu zituzten hiriberriarrek larunbatean. Mozorroetarako gaia olinpiar jokoak izan ziren hainbat motatako “kirolariak” bat egin zuten ospakizunarekin. Eguerdi parteko trikipoteoaren ondoren, majo bazkaldu eta herrian barna kalejira egin ondoren, Aittarko erre zuten plazan. Indarrak soberan eta olinpiadek sokatira neurketarekin despeditu zuten.