egitaraua

Inauterietan Hiriberri musikaren herria bihurtuko da

Guaixe 2025ko ots. 25a, 11:46

2024ko Hiriberri Arakilgo inauterietan Aitittarko erretzen. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean, larunbata, ospatuko dituzte inauteriak hiriberriarrek. Arratsaldean, Aitittarko erreko dute.

Hiriberri Arakilgo inauterietan urtero mozorro gai bat aukeratzen dute, eta aurten musikariak da gaia. Hortaz, martxoaren 1ean, larunbata, musikarien topaketa bihurtuko da Arakilgo herria. Eguerdian bermutera aterako dira, ondoren bazkarian bilduko dira, eta arratsaldean Aitittarko erreko dute eta haren ingururan dantzutako dute.

2025eko Hiriberri Arakilgo inauteriak

Martxoak 1 larunbata

13:00 Mozorroen topaketa eta bermuta.

Ondoren, herri bazkaria, Txitera elkartean.

18:00 Aitittarko erre eta haren inguruan dantzatu, plazan.