egitaraua

Inauteri gorria

Guaixe 2026ko otsailaren 11

2025eko Hiriberriko inauterietako gaia musikariak izan zen. ARTXIBOA

Otsailaren 14an, larunbata, ospatuko dituzte inauteriak Hiriberri Arakilen. 

Gorria da 2026ko Hiriberriko inauterietako mozorroen gaia. Otsailaren 14an, larunbatean, erakutsiko dute gaiarekin duten sormen ahalmena. Arratsaldean Aitittarko erreko dute eta haren inguruan dantzatuko dute. 

2026ko Hiriberri Arakilgo inauteriak

Otsailak 14 larunbata

13:00 Bermuta eta mozorroen topaketa. Ondoren, herri bazkaria, Txitera elkartean. 

18:00 Aitittarko erre eta haren inguruan dantzatu, plazan.