Ihote gorri

Guaixe 2026ko otsailaren 18a

Mozorrotutakoen topaketa Txitera elkartean egin zen. UTZITAKOA

Kolore gorria zen aurtengo mozorroen gaia. 

Ihoteetan mozorrotzeko hiriberriarren aurtengo gaia "gorria" zen. Haren esanahi zabalak hainbat mozorrotarako aukera eman zuen. Mozrrotuak Txitera elkartean elkartu ziren eguerdian. Majo bazkaldu ondoren, ilundu aurretik Aittettarko erre eta haren inguruan dantzatu zuten.