Hiriberriko baso aprobetxamendua salgai

Guaixe 2026ko uztailaren 20a

Hiriberri Arakilgo ikuspegia. ARTXIBOA

Enkante bidezko salmenta da. 

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak 117.354,38 euroko (BEZik gabe) balioa duen baso aprobetxamendua saldu nahi du. Hura eskuratu nahi duenak eskaintza agorrilaren 14ra arte aurkez dezake. Lote bakarra da larizio pinuez osatutakoa eta herriaren ipar-ekialdean dago, El Quemado, El Tajo eta Gaztainzulo dermiotan. Bere bolumena 5.591,1 metro kubikokoa da. Haietatik 3.141,3 metro kubiko zur dira eta gainerako 2.449,8 metro kubikoak egurretarako. 

Kontzejuak Arakil ibai gaineko zubia konpondu ondoren atera ahalko da baso aprobetxamendua. Hau da, azaroaren 16tik aurrera.