Ihabar Kabaretak, atzera ere, ateak zabalduko ditu

Guaixe 2015ko ira. 4a, 12:47

Gaur, 22:00etan, Ihabarko beheko iturriaren inguruan.

Ihabarko antzerki tailerraren zortzigarren muntaiaren izenburua da Ihabar Cabaret. Aktore ihabardarrek agorrilaren 22an eta 23an emanaldi bana eskaini zuten. Baina jendea obra ezagutzeko gosearekin gelditu da eta antzerki tailerrak emanaldi berria eginen du gaur. Zeremonia maisu batek esketx segida bati emanen dio bidea. Koreografia eta musika asko duen antzezlana jokatuko dute 14 antzezleek.

Erlazionatuak