Ihabarko antzezlana berriro kartelean

Guaixe 2017ko urr. 6a, 12:20

Bihar, 21:00etan, Ihabarko plazan.

Ihabarko antzerki taldeak Zinema Ihabar Paradiso antzezlana berriro emanen du bihar. Euren hamargarren muntaia agorrileko azken asteburuan bitan eskaintzekoak ziren. Bigarren emanaldiaren erdian euriagatik bertan behera gelditu zen. Eta jende ugari obra ikusteko gogoz gelditu zenez, 16 aktoreek eta Jon Barbarin Lisarri zuzendariak berriro ematea erabaki dute.

Antzezlan horretan ihabardarrek hainbat esketxen bidez zinemaren historia errepasatzen dute.  Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso filmean bezala, proiekzioaz arduratuko den gizon bat eta hura laguntzen duen haur bat daude. Baina proiektorea matxuratu eta haurrak hura konpondu ondoren filma beharrean hainbat filmetako zatiak ikusgai izanen dira.

Erlazionatuak