San Juan kalearen hegoaldean, autobiako sarrera ondoan dagoen aparkalekuan ospatzen dute ihabardarrek udako solstizioa. 21:30 aldera elkartuko dira bihar eta txistorra eta sardinak ontzeko sua prestatuko dute. Otamena sagardoarekin eta ardoarekin lagunduko dute. Ondoren su beraren gainean saltoka ibiliko dira.