Estazio berriari ongi etorria

Guaixe 2022ko mar. 22a, 10:54

Udaberri Egunean Ihabarko gazta berriaren irekiera Oinatz Bengoetxeak egin zuen. Gainera izan ziren: postre lehiaketa, bertsolariak, otamena eta musika, herri bazkaria, puzgarriak eta Ihabarko behi esnearekin egindako txokolate jana.

Postre lehiaketarako erabilitako esnea Arbeltz gaztandegiko esnearekin egin zen. Bazkariko alubiak Pruden Irurtzunenak ziren. Haietako zortzi kilo prestatu zituen haren anaia Ferminek. Urdaia eta txerri buztana ere bazuten. Arratsaldean haurrendako puzgarriak izan ziren eta David Erviti behitegiko esnearekin egindako txokolate jana izan zen ere. 

Erlazionatuak