Hasi da ihote garaia Sakanan. Otsailaren 4an, larunbata, eta 5ean, igandea, Ihabarko ihoteak ospatuko dituzte. Moxorroak, Landarra eta Ninia, Aitezarko, Hartza eta bestelako mozorrotutakoek Aitezarkoren epaiketa biziberrituko dute. Moxorroak txuriz jantzita doaz eta buruan koloretako zintaz apaindutako txanoa daramatzate. Eskuan zigortzeko eta mozorroturik ez daudenak lokatzez, hautsez eta abarrez zikintzeko erratza daramatzate. Moxorroak larunbatean etxez etxekora eta igandean inauterien antzezpenera ateratzen dira.
Iharbarko igande ihote segizioa osatzen duen beste pertsonaia bat Landarra da. Landarra gona, alkandora, buruan zapi bat eta aurpegia estalita janzten da. Eskuetan Ninia, zapi batean bildutako egur puska, darama eta Aitezarkoren atzetik negarrez joaten da zigortu ez dezaten eskatzen. Aitezarko zigortuko duten panpina da. Kalejiran eramaten dute eta amaitzean, plazan, erretzen dute.
Ihabarko ihoteak
Otsailak 4 larunbata
- 11:00 Puskabiltza. Ondoren, bazkaria.
- 18:00 Moxorroek etxez etxekoa eginen dute.
- 22:00 Pikoteoa eta dantzaldia.
Otsailak 5 igandea
- 18:00 Inauteriaren antzezpena.
- Ondoren, txistorrada eginen dute.