Hartzaren orroaren beldur

Maialen Huarte Arano 2025ko ots. 24a, 12:00

Ihote ospakizunak izan dituzte otsailaren 22an eta 23an, Ihabarren.

Jendetza hurbildu da asteburuan Ihabarko inauteriak ezagutzera. Eta aurten ere ez dute huts egin. Moxorroak, Landarra, Ninia eta Aitezarko izan dira nagusi, baina Hartzak eragin du izua herrian. Eguraldia lagun, kalejiran erakutsi dute Moxorroek Aitezarkok egindako maltzurkeriak eta Landarraren negar artean erre dute amaieran herriko plazan. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!