Gazteen Jaibuserako baimena

Jaibus zerbitzua gidabaimena dutenei zuzenduta dago, auto istripuak sahiesteko. Lehen bidaiak maiatzaren 7an eginen ditu Iturmendin eta Altsasun festa baita. Jakinik, 16 eta 17 urteko gazteak herrietako festetara joaten direla, haiekin salbuespena egiten da eta Jaibuesera igotzeko aukera dute. Horretarako, familien baimena izan behar dute. Hori haien gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute beraien eremuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, adingabearen argazki bat eramanez eta inprimaki bat betez. Irurtzungo OGZ udaletxeko lehen solairuan dago, tfnoa 948 600 694, Etxarri Aranazkoa Kultur etxeko bigarren solairuan, tfnoa 948 460 752 eta Altsasukoa Garbitoki egoitzako azken solairuan, tfnoa 948 467 662

The post Gazteen Jaibuserako baimena appeared first on Iragarki Laburrak.