Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean dagoen merenderoan elkartuko dira irintarrak bihar 20:30ak aldera. Udako solstizioko ospakizunak tripak ongi betez hasiko dute. Horretarako urdaia eta bestelakoak prestatuko dituzte. Hala iluntzera arte egonen dira eta orduan sua piztu eta haren gainetik saltoka ariko dira zorriyek eta partzak, sarna fuera! esaera errepikatuz.