Aralarko santutegian igandean eginen den mezarekin despedituko dute irintarrek aurtengo ermitaz ermita erromeria aldia. 13:00etatik izanen da meza, eta, ondoren, udalak otamena eskainiko du. Aterpean bazkalduko dute irintarrek. Aurreko hiru ingadeetan elizkizunak egin dituzte San Gregorio eta San Migelberri ermitetan eta Basabeko bordan.