Erromerialdia Aralarren bukatuko dute

Guaixe 2019ko abuztuaren 3a

Aralarko santutegia Lakuntzako autobia gaineko zubitik ikusita.

Aurreko hiru igandeetan herriko ermitak bisitatu ondoren, irintarrak Aralarko santutegira igoko dira. Han despedituko dute euren erromeria aldia. 13:00etako mezaren ondoren, udalak otamena eskainiko die irintarrei eta hala nahi dutenak aterpean bazkaltzera geldituko dira. Irañetako hurrengo ospakizunak, herriko festak, hilaren 22tik 25era izanen dira.

Erlazionatuak