Basokoetxea erreka Andia magaletik jaitsi eta Arakil ubeldean bukatzen da. Azken 500 metroak gaur egun Irañetako kaleen azpitik egiten ditu. Herri gunean aspaldi zegoen erreka lurpetik bideratua. Herriaren hegoaldean, sarreran, erreka lurperatzeko lanak egiten ari ziren duela 25 urte. 180 cm-ko hodiak jartzen ari ziren, gero inguruan etxebizitzak eraiki behar baitzituzten. Lanek bi hilabete irautea espero zuten.