Urriaren 9an Euskal Herriko erdigunera joanen dira

Guaixe 2022ko urr. 3a, 10:30
2021eko Euskal Herriko erdigunera martxa. ARTXIBOA

Urteroko hitzordua antolatu dute Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak, Iratxo elkarteak, Euskal Mendizale federazioak, Sakanako Mendizaleak taldeak eta Nafarroa Berriz Altxa! egitasmoak.

Mendi martxak bi irteera izanen ditu, 08:45ean Senosiainetik eta 09:30ean, Irañetako Bordatik, Sakanan, baina helmuga eta topagunea berbera izanen da: Euskal Herriko erdigune geografikoa. Urriaren 9an, igandea, izanen da martxa, eta behin erdigunean, 11:30ean, ekitaldia eginen dute. Ondoren, jaitsiera hasiko dute 13:30ean, Irañetako Bordan bueltan, pintxo potea egiteko. Herri bazkaria eginen dute bertan ere, eta menua Lakuntzako baba txikiak izanen dira. 

Erdigunera martxan izena emateko azken eguna urriaren 7an, ostirala, izanen da, 620 190 277 telefonoan. Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak, Iratxo elkarteak, Euskal Mendizale federazioak, Sakanako Mendizaleak taldeak eta Nafarroa Berriz Altxa! egitasmoak antolatu dute aurtengo mendi martxa.