Txuriz jantzita, bizkarraldean koloretako zintak airean dantzan, gerriko gorria eta burua estaltzeko koloretako zintak dituzten txanoak daramate irintar mozorrotuek. Pandemia dela eta, bi urtez ez dira ihoteak ospatu Irañetan. Baina aurten bai. Otsailaren 11n, larunbata, ihote segizioak kalejira eginen du eta ezkongai dauden emakumezkoen etxeetan ezpel adartxoz egindako paxoak utziko dituzte. Arratsaldean, zapantzarra aterako da eta Atxun Zarkoa herritik barna eramanen dute, amaieran, elkartearen aurrean, su emanez.
Irañetako ihoteak
- 10:30 Hamaiketakoa: tripotxak, Txapel Azpi elkartean.
- 12:30 Ihote segizioaren kalejira.
- 14:00 Haurren bazkaria.
- 14:30 Helduen bazkaria.
- Ondoren, ihote segizioaren kalejira. Amaieran, Atxun Zarkoari sua emanen diote, elkartearen aurrean.