Irañeta izan zen Noelia fundazioaren aldeko bizikleta martxaren abiapuntua garagartzaroaren 29an. Jendea poleki elkartu zen herrian tropela abiatu aurretik. Lau etapetan txirrindulariek 550 km-ko ibilbidea osatu zuten. Guztiak ere, kolageno VI gabeziarengatik muskulu distorfia gaixotasun arraro eta degeneratiboa ikerketa sustatu eta hari ikusgarritasuna emateko. Elkartasun martxak helburu horretarako 17.141 euro jaso zituen, Noelia fundazioak jaso dituenak.