Ihoteetan segizio koloretsu bat Irañetaz jabetuko da. Irintar mozorroak txuriz janzten dira, bizkarraldean koloretako zintak dituzte, gerriko gorria eta burua estaltzeko koloretako zintak dituzten txanoak daramate. Eguerdi aldera ezpel adartxoz osatutako paxoak utziko dituzte ezkongabeen etxeeta, eta urtean behin Irañetan agertzen den Atxun Zarkoa agertuko da arratsaldean. Elkartearen parean erreko dute. Aurten 25 urte beteko dira Artxabal euskara taldeak ihoteak berreskuratu zituela.
2024ko Irañetako inauterietako egitaraua
Otsailak 3 larunbata
10:00 Tripotxa hamarretakoa, Txapel Azpi elkartean.
12:00 Herriari buelta ezkongabeei ezpel paxoak jartzeko.
14:00 Haurren bazkaria.
14:30 Helduen bazkaria.
18:00 Herriari buelta.
Ondoren, Antxon Zarkua erreko dute, elkartearen parean.