Irañetako Udalak araudia betetzeko ur biltegi berria egin zuen 2020an. Baina ura etxeetara garbiago iristeko iragazpen sistema falta da. Hori jartzeko lanak emateko deialdia egin du orain udalak. Iragazketa sistema ur biltegiko hoditeriaren giltzen gelaren barruan jarriko da. Lanak bere gain hartu nahi duen enpresak eskaintza maiatzaren 21eko 15:00ak arte aurkez dezake. Egiteko horren aurrekontua 69.614,81 eurokoa (BEZik gabe) da. Sistema hori jartzeko Irañetako Udalak Nafarroako Gobernuaren 72.161,9 euroko dirulaguntza du.