Bizi Festa, aurten, Irañetan

Guaixe 2024ko mai. 20a, 10:27

2022ko Bizi Festa. ARTXIBOA

Maiatzaren 26an, igandea, Sakanako Mankomunitateak antolatutako Bizikleta ibilaldi berezia izango da, Irañetan. Ibilaldia ez ezik, herri jolasak, ipuin kontalaria eta bizikleta konpontzeko tailerra izango dira.

Sakanako Mankomunitateak Bizi Festa Bizkleta ibilaldi berezia antolatu du maiatzaren 26an, igandea, Irañetan. Bizkletaren inguruan antolatutako ospakizuna da, eta ibilaldi erraz baten ondoren parte hartzaileen artean zozketak egingo dituzte eta auzatea egongo da. Ondoren, Izaskun Mujika ipuin kontalaria eta herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerrak izango dira. Ekimena adin guztiendako da; 10 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan behar dira. Ezin da parte hartu izena eman gabe; maiatzaren 21ean amaitzen da epea, 948 464 866 edo 648 070710 telefonoetan edo kirolak@sakana-mank.eus edo anitzartean@sakana-mank.eus epostetara mezua bidaliz.

Bizi Festaren ibilaldia ez lehiakorra da eta txirrindulariak Irañetatik Ihabarrera eta Hiriberrira joanen dira, Irañetara itzultzeko. Parte hartzaileek mendiko bizikleta eraman behar dute eta kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Martxa aurretik bizikleta doitzea aholkatzen du antolakuntzak.

2024ko Bizi Festaren egitaraua

Maiatzak 26 igandea

Irañeta

10:00 Bi orduko bizikleta ibilaldi erraza. Bukaeran partaide guztien artean opariak zozketatuko dituzte, eta auzatea egongo da.

12:00 Izaskun Mujika ipuin kontalaria.

12:30 Herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerra.

 

Erlazionatuak