Irañetan sortu eta Hezkuntza arloan aitzindaria izan zen Maria Ana Sanz Huarte omendu zuten larunbatean, irailaren 20an. Goizean haren bizitzari buruzko erakusketa ikusgai izan zen. Hainbat txokotatik etorritako omenduaren senideak eta irintarrak handik pasa ziren. Eguerdiarekin batera, eskola izandakoaren parean, ekitaldia egin zen. Iñaki Arangoa Zia alkateak egin zien harrera guztiei eta omendua goratu zuen. Sanzen iloba Amelia Guibert Navazek agerian utzi zuen Javier Villanueva eskultoreak egindako eskultura. Dantzariek aurreskua dantzatu zioten ondoren. Familiaren izenean Guibertek esker ona azaldu zuen eta omenduaren balioak goretsi zituen. Hala despeditu zen ekitaldia. Ondoren luxuzko auzate batez gozatzeko aukera izan zuten bildutako guztiek.